LENGOAIA GAITASUNAK IKERTZEN DITUGU, TIPIKOAK EZ DIREN GARAPEN IBILBIDEETAN, ETA GURE INGURUNEKO ELKARTEEKIN LANKIDETZAN ARITZEN GARA
Nor garen…
Lengoaiarekin erlazionatutako garapen ibilbide mota desberdinei buruz gehiago jakiteko interesa duen ikerlari taldea gara.
Lengoaiarekin erlazionatutako gaitasunen garapen ibilbide mota desberdinei buruz gehiago jakiteko interesa duen hizkuntzalari, filologo, psikologo eta hezitzaile taldea gara. Lengoaiaren gramatika menperatzen ez den, edo hiztegia oso mugatua dagoen eta prosodia eta intonazioa arraroa diren ibilbideei buruz ari gara, edo esanahi figuratua dena ulertzea zaila den edo lengoaia pentsatzeko tresna gisa ez dela barneratzen dirudien… kasuez ari gara.
Laborategiaren egoitza nagusia, Vitoria-Gasteizen dagoen EHU/UPVko (Letren Fakultatea, Arabako campusa) Micaela Portilla Ikergunea da. Taldea, giza lengoaiaren gaitasuna lengoaia arteko ikuspegitik eta fonologiaren, sintaxiaren, semantikaren eta pragmatikaren domeinuen azterketa formalaren eta esperimentaletik ikertzen duen Hizkuntzalaritza Teorikorako Taldearen (HiTT) barruan dago.
Taldea hauek osatzen dute:
Elena Castroviejo (Ikerbasque & EHU/UPV); Agustín Vicente (Ikerbasque & EHU/UPV); Urtzi Etxeberria (IKER-CNRS); Marta Jorba (EHU/UPV); Oscar Fernández de Gamarra (Landaberde Eguneko Zentroa); Itziar Arbina (Landaberde Eguneko Zentroa); Marta Ponciano (EHU/UPV).
Zer egin nahi dugun
Lengoaiaren garapen tipikoan zein atipikoan funtsezkoak diren eta diagnostikoetan lagundu dezaketen elementuak identifikatu nahi ditugu.
Lengoaiaren garapeneko ibilbide ez tipikoak oso desberdinak dira euren artean. Autismoaren Espektroko Nahasmenduetan (AEN-TEA) zentratzen bagara ere, hautematen den heterogeneotasuna oso handia da. Arlo horretan oso ohikoa da azterlanen emaitzak ez errepikatzea, aipatu dugun heterogeneotasunaren ondorioz, besteak beste. Gure asmoa ez da talde jakin batek, AEN-TEAk adibidez, lengoaiari buruz konpartitzen dituen arazoak identifikatzea, zenbait azpi-talderentzat arazotsuak izan daitezkeen elementuak aurkitzea baizik, horrela, ulermen handiagoa eta diagnostiko tresna zehatzagoak lortzeko baldintzak sortuz.
Xedea & Balioak
Gure taldea ikerlariek eta hezitzaileek osatzen dute. Ezagutzak zabaltzea eta lan egiten dugun pertsonei eta euren senideei itzulketa ematea bilatzen dugu.
Gure taldea, unibertsitate eta zientzia arloko ikerketatik, eta AEN-TEA erabiltzaileei eta euren familiei arreta eta laguntza emateko inguruneetako esku-hartzetik eta diagnostikotik datozen pertsonek osatzen dute. Horrela, AEN-TEA duten pertsonen lengoaia eta kognizio gaitasunei buruzko ezagutza handitzeko eta lan egiten dugun pertsonei eta euren senideei itzulketa emateko helburu bikoitzarekin egiten ditugu gure ikerketa lanak.
Ikertzaile seniorrak

Agustín Vicente
Agustín Ikerbasque Professor ikerlaria da EHU/UPVn. Filosofoa da prestakuntzaz, eta semantikan eta pragmatikan eta lengoaiaren eta pentsamenduaren arteko erlazioetan egiten du lan. Azken urteetan, bere ikerketa norberarekin hitz egiteak duen esanahi kognitiboa aztertzean zentratzen da.

Elena Castroviejo
Elena hizkuntzalaria da, eta hizkuntza naturalen semantikarekin eta pragmatikarekin erlazionatutako ikerlanak egiten ditu. Zehatzago esanez, deklaratiboak ez diren esaldi motei (harridurazkoak edo galderazkoak), aldaketari eta gradabilitateari, diskurtsoaren estrukturari eta hitzez hitzezkoak ez diren esanahiei (inplikatuak, ebaluatiboak, adierazkorrak) buruzko ikerlanak egin ditu, hori guztia ikuspegi formaletik eta hizkuntza-artekotik.

Marta Jorba
Marta, Serra Húnter Irakaslea da Pompeu Fabra Unibertsitatean. Bere ikerketa buruaren filosofian eta psikologian zentratzen da, interes berezia erakutsiz pentsamenduaren izaeran, lengoaian eta esperientzian. Barne hizketari eta kognizioarekin duen erlazioari buruz egin du lan, eta AEN-TEA duten pertsonengan prozesu kognitiboetako barne hizketaren rola aztertzeko interesa du.

Urtzi Etxeberria
Urtzi Recherche Scientifique-ko Centre National-eko (CNRS) ikerlari egonkorra eta euskal hizkuntzaren eta testuen azterketari buruzko IKER Ikerketa Zentroaren (UMR 5478) zuzendaria da. 2005ean egin zen doktore (EHU/UPV). Bere egungo ikerketa sintaxia-semantika eta semantika-pragmatika interfazeen azterketan zentratzen da, hizkuntzalaritza teorikoaren eta esperimentalaren metodoak uztartuz.

Valentina Petrolini
Valentina doktorego ondoko Juan de la Cierva ikerlaria da UPV/EHU-n. Bere ikerketak psikiatria eta psikologiaren filosofia du ardatz nagusi, batetik delirioa eta bestetik osasun mentalaren eta patologiaren arteko mugan aritu da lanean. Gaur egun funtzio exekutiboak, afektua, eta umoreak eskizofrenia, depresioa, eta AEN izan dezaketen eragina aztertu nahi du.

Prestakuntzan dauden ikertzaileak

Isabel Martín
Isabel Universidad Autónoma de Madrid-en psikologian graduatua da, eta Universidad de Salamancan lortu zuen Logika eta Filosofiako masterra. Gaur egun Lindy Lab-en ari da bere tesia burutzen FPI doktorego aurreko kontratu batekin. Bere tesiak AEN populazioan hizkuntza ez literalaren prozesamentua ikertzea du helburu.

Marta Ponciano
Martak UPV/EHUko Ingeles Filologiako gradua eta Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentaleko masterra ditu. Egun Eusko Jaurlaritzako doktorego aurreko beka bat du, AEN barnean egon daitezkeen profil linguistiko desberdinetan anbiguotasunaren inguruko tesi bat burutzeko.

Natàlia Barbarroja
Natàlia biologian lizentziatua eta primatologoa da. Ondoren bere formakuntza Göttingen-en (Alemania) osatu zuen, psikologia konparatua ikasiz. Azken urteetan AEN-an imitazio bidezko ikasketa du ikergai, horretarako arreta goiztiarreko centro desberdinetan lanean aritu delarik. Doktorego aurreko FPI kontratu baten bitartez lotu zaio Lindy Lab laborategiari, eta bere doktoregi tesia AEN duten persona eta doi-doi hiztunak direnen kognizio eta hizkuntzaren inguruan izango da.

Hezitzaile eta psikologoak

Alba Raventós
Alba psikologoa da eta 10 urteko esperientzia du haur, gazte eta hauen familiekin ebaluazio eta esku-hartze psikologikoan. Espektro autistaren nahasmendua duten pertsonekiko zuzeneko esku-hartzean espezializatu da, eta haien diagnostikoan ere trebatu da, ADOS eta ADI-R proben bitartez. Barne-hizketak EAN duten pertsonen prozesu kognitiboetan duen errola ikertzen ari da gaur egun.

Ekaine Rodriguez
Ekaine lanbidez Lan Terapeuta da eta Neurozientzietan Doktoretza du. Biztanleria pediatrikoarekin jorratzen du bere lan klinikoa eta garapen zailtasunekin lotutako ikerketa proiektu desberdinetan parte hartu du.

Itziar Arbina
Itziar psikologoa eta hezitzailea da. 10 urte baino gehiago daramatza Autismoaren Espektroko Nahasmendua duten haurrekin, nerabeekin eta helduekin lanean, eta programa psikosozialetan eta kiroletakoetan parte hartzen. Une honetan, AEN-TEA duten helduentzako Eguneko Zentro batean ari da lanean.

Oiane Musitu
Oiane gizarte-langile eta hezitzailea da. Hamar urte baino gehiago eman ditu haur, nerabe eta helduekin autismoaren espektroko nahasteak dituzten pertsonentzako programetan. Gaur egun, hezitzailea da Landaberde eguneko zentroan.

Óscar Fernández de Gamarra
Óscar psikologoa eta hezitzailea da. Azken 10 urteetan hezitzaile eta zuzendari gisa aritu da AEN-TEAren barruan dauden helduei zuzendutako Gasteizko Landaberde zentroan.

LAGUNTZAILEAK

Dimitra Lazaridou-Chatzigoga

Héctor Marín Manrique

Ingrid Lossius Falkum

Julia Robles

Estibaliz Tejedor
Lindy Lab
Grammar & Cognition Lab
Esta entrada también está disponible en: Spanish English