Generalizazioak (unibertsalak eta generikoak):
Badakigu AEN-TEA duten pertsona askok nolabaiteko buru zurruntasuna dutela, eta ezin dituztela euren generalizazioetan salbuespenak egokitu (adibidez, bazkaria 14:00etan bada, agian zaila izango zaie ulertzea orokorrean dela horrela, eta gerta litekeela, arrazoi batengatik edo bestearengatik, egun batzuetan lehenago edo beranduago izatea).
Enuntziatu orokorrei (“tigreek marrak dituzte”) buruz duten ulermena aztertuz, malgutasun falta hori gizarte mundura mugatzen den ala beraien pentsatzeko moduaren marka bat den aztertzen ari gara.
Informazio Gehiago
Ziurrenez, txakur guztiek lau hanka ote dituzten galdetzen badizute, baietz erantzungo duzu, baita zure denbora hartzeko eta horretan pentsatzeko eskatzen badizute ere. Hala ere, zure erantzuna beste bat izan daiteke bi galdera desberdinei erantzuteko eskatzen badizute: lehenengoa, txakurrek lau hanka ote dituzten eta bigarrena, txakur guztiek lau hanka ote dituzten. Guztiak horren esanahia nahiko argia den arren, ontzat eman ohi dugu guztiak hitza barne hartuko duen generalizazioa, salbuespenen bat edo beste badago ere. Hori gertatzeko arrazoiei buruzko hainbat azalpen daude, baina nahiko indar duen bat izan daiteke ez dugula arreta gehiegirik jartzen guztiak esan nahi duen horretan, eta ez dugula kontuan hartzen. Generalizazioak, zorrotz jokatuz gero ontzat eman beharko ez liratekeenak barne, ontzat emateko orduan dugun malgutasun hori ezaugarri unibertsala den ala ez jakin gura dugu. Uste dugunez, salbuespenak dituen generalizazio bat ontzat emateak nolabaiteko malgutasun kognitiboa eskatzen du. Gizarteko erregulazioen eta ohituren alorrean, autismoaren espektroan dauden pertsona batzuek arazoak dituzte salbuespenak egokitzeko: semaforoa berde jarri arte itxaron behar bada, ba itxaron egiten da. Gizarteko arauen eta ohituren aurreko jarrera hori, gehienetan salbuespenak ezin egokitzera daraman malgutasun kognitibo urriarekin erlazionatzen al da? Gai hori aztertzea garrantzitsua da, generalizazioen aurreko salbuespenak onartzeko zailtasunak gizarte arloan baino ez badu eragina, neurotipikoak eta AEN-TEA duen pertsonak egin beharko luketen esku-hartzea eta elkar doikuntza, printzipioz, nabarmen errazagoak izango liratekeelako.


Ikuspegia eta ikuspegi aldaketa lengoaian:
Ditugun elkarrizketetan, baita sinpleenetan ere, kontuan izan behar dugu zein den gure solaskideen ikuspegia: zein gauza eman ditzakegun ziurtzat, zein gauza diren berriak, non dauden beraiek eta non gauden gu, etab. Beste pertsonaren ikuspegia ere ulertu behar dugu, egitura gramatikal batzuk eta gure lexikoaren parte bat ulertzeko. Zer nolako erronka da ikuspegiaren elementu hori AEN-TEA duten pertsonentzat?
Informazio Gehiago
Demagun txakur bat eta olagarro bat ditudala, baina zuk ez dakizu. Ez legoke arazorik, besterik gabe, “atzo gauean txakurrari jaten ematea ahaztu nuen” esango banu, baina, agian, harrigarriagoa izango litzateke, “atzo gauean olagarroari jaten ematea ahaztu nuen” esatea. Badirudi bigarren kasuan nik nire mezua pixka bat gehiago landu beharko nukeela, kasu honetan modu inplizituan helarazten dizudan informazioa, hau da, laguntzako animalia moduan olagarro bat daukadala, egokitzeko gai izan zaitezen. Gure hizkuntz trukaketetan, gure solaskideak zer dakien eta zer ez dakien izan ohi dugu kontuan, eta baita zerk harritu dezakeen eta arazo barik zer egokitu dezakeen ere. Hori egiteko, gure solaskidearen ikuspegia gureganatzen dugu: bere lekuan jartzen gara. Aspalditik esan ohi da, AEN-TEA duten pertsona batzuek zailtasunak izango lituzketela ikuspegi egozentrikoa uzteko eta beste pertsona batena hartzeko ariketa egitean. Gure ikerketa, AEN-TEA duten pertsonentzat beste baten ikuspegia hartzeak zein punturaino dituen zailtasunak jakitean zentratzen da, ez dirudielako ikuspegi aldaketa guztiek elkarrizketa batean zailtasun berbera dutenik.
Barne hizketa eta kognizioan betetzen duen lekua.
Jende askok sarri askotan hitz egiten du bere buruarekin, isilpean, sarritan barne elkarrizketa bat izango balu bezala. Esaten denez, hori egiteak gauza garrantzitsuetarako balio du, arreta fokalizatzeko, planifikatzeko, kontuz pentsatzeko, norbere burua ezagutzeko eta motibatzeko. AEN-TEA duten pertsona askok, Temple Grandin-ek, adibidez, esaten dute beraien pentsamendu konszientean irudiak baino ez dituztela erabiltzen. Ezaugarri hori AEN-TEA duten pertsonen artean zein punturaino dagoen zabalduta jakin nahi dugu, zeren araberakoa den barne hizketa gehiago edo gutxiago erabiltzea, eta beraien buruarekin hitz egitean neurotipikoek egiten dituzten funtzioak zelan egiten dituzten.
Informazio Gehiago
Neurotipiko gisa kalifikatutako pertsona gehienen bizitza konszientean, barne hizketak (norberarekin hitz egitea ahoa ireki barik), %30 inguru hartzen du. Gauza asko egiten ditugu gure buruarekin hitz egiten dugunean: asperraldiari aurre egitea, gai delikatuetan pentsatzea, gure burua animatzea edo iraintzea, edo zein dotore gauden esatea. Beti azpimarratzen den barne hizketaren erabilera bat auto-erregulatzailea da, pausoz-pauso pentsatzean, erantzun automatikoak eragoztean edo betebehar konplexua zelan egin planifikatzean agertzen dena. Beste alde batetik, dakigun apurrarengatik, AEN-TEA duten pertsonek barne hizketaren erabilera urria egiten dute eta, aldi berean, oztopoak aurkitzen dituzte kontrola ezartzeko, erantzun automatikoak eragozteko eta beraien ekintzak monitorizatzeko eta kontrolatzeko, adibidez. Gure lanaren parte horrek, AEN-TEA duten pertsonen barne hizketaren erabilera aztertzen du, baina baita, arrazoiz, euren barne hizketan eragina duten hizkuntz arazoak, orokorrean, dituzten pertsonena ere. Azken finean, beraien buruarekin duten harreman mota ulertzen saiatzen gara, pertsona neurotipikoen kasuan harreman hori barne hizketaren mende baitago, neurri handian.


Hitzez hitzezko esanahia eta esanahi metonimikoa/figuratua:
AEN-TEA eta beste garapen atipiko batzuk dituzten pertsonen lengoaiaren garapeneko arazo klasikoetako bat hitzen hitzez hitzezko esanahiaren aurreko obsesioa da. Obsesio hori, dagoeneko hain txikiak ez diren (5 urte) ume neurotipikoetan ere hautematen da. Baina, kasu horretan, ez dirudi malgutasun faltaren adierazgarri denik. Agian gauza bera gertatuko da garapen atipikoaren kasuan.
Informazio Gehiago
Norbaitek “Eguzki zati bat zara” edo “Zeru zati bat zara” esaten dizunean, bereziki atsegina zarela esan nahi duela ulertzen duzu. Bi mutili, maitasunez, “A ze parea, karakola eta barea” esanez errieta egiten dietela ikusten baduzu, “a ze bikotea!” esan nahi dela ulertzen duzu. Dirudienez, ume txikiek eta hizkuntza arazoak dituzten pertsonek ez dute zailtasun gehiegi horrelako esamoldeekin egunero adierazten ditugun eta hitzez hitzezkoak ez diren esanahiak ulertzeko. Agian ez dute zehatz-mehatz jakingo zer esan nahi dugun, baina ez dute pentsatuko pertsona bat barraskilo bat edo eguzkia edo zerua dela esaten ari garenik. AEN-TEA duten pertsona askoren artean, berriz, gauzak hitzez-hitz ulertzeko joera handia dagoela esan ohi da. Hori zergatik gertatzen den ulertzen ahalegintzen gara, gizarteko munduak eragiten dien harridurarekin erlaziona daitekeen, ala hizkuntza-kognizio garapenarekin erlazionatutako zerbait ote den.
Esta entrada también está disponible en: Spanish English

© 2019 LindyLab ®
Cookies / Privacidad /